Erromeria eta herri-kirolak izango dira asteburuan Ezozin

E. Unamuno 2016ko ekainaren 7a

2015eko Erromeria Eguna

Zapatuan X. Erromerixa eguna egingo da eta Imuntzo eta Beloki taldeak girotuko du arratsaldeko erromeria. Domekan, berriz: meza, herri-kirolak eta arratsaldeko zezentxo eta poniak izango dira Ezoziko jaien eguneko egitarauan.

Antolatzaileek jakinarazi dute, eguraldi ona espero baldin badute ere, badaezpada karpa ezarriko dutela eta hortaz, gune-estalia ere aukeran izango dela behar izanez gero. 

Hona hemen asteburuko egitaraua:

Ekainak 11, zapatua

X. Erromerixa Eguna

EGITARAUA

12:00etan Hamaiketakoa Ezoziko plazan

13:00etan Dantza saioa Urratsekoekin

14:30ean Bazkaria elizpean. Bazkarirako lekua gordetzeko Iratxon eman behar da izena.

Paella bazkaltzeko aukera izango da 5 € ordainduta.

17:30etik aurrera erromeria IMUNTZO ETA BELOKI taldearekin.

Tartean Larrain dantza

Ekainak 12, domeka

Ezoziko Jaiak

EGITARAUA

12:30 Meza

Ostean,salda eta txorizoa, bertso eta trikitixak alaituta.

13:00 Herri kirolak

Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua aizkoran. Tubi eta Loiola Iparraldeko jokoetan:lasto-jaurtiketa,lasto-jasotzea eta ingudea.

14:30ean Bazkaria Armendi jatetxean.

18:00etan Arno bere poni eta zezentxoekin.

Jaiei amaiera emateko, umeei opariak banatuko zaizkie.