Jaietako tonbola

E. Unamuno 2016ko uztailaren 22a

Tonbolan zozketatuko diren sarietako batzuk.

Pil-pileanek herriko komertzio, elkarte eta enpresek emandako produktuekin tonbola jarriko du zapatuan, Plaza Berrian, urteurreneko ekimenen eta elkartearen lokala berritzeko gastuei aurre egiteko. 

500 opari baino gehiago izango ditu: bazkariak, masaje saioak, tableta, plasma telebista... Boletuak euro eta erdian erosi ahalko dira postuan.