Alderdi sozialistako kideek arrosak eta informazioa banatu dituzte merkatuan

E. Unamuno 2016ko irailaren 15a

Arrosak eta informazioa banatzen jardun duten ordezkari eta herritarrak.

Gaur goizean Plaza Zaharreko merkatuan izan dira PSE-EEko alderdikideak arrosak banatzen eta herritarrei informazioa helarazten. 

Rafaela Romero Gipuzkoako zerrendan hirugarren hautagaia, Miren Gallastegi laugarren hautagaia, Jose Ignacio Ascensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua eta Soraluzeko PSE-EEko Patricia Borinaga zinegotzia eta Soledad del Bosque antolakuntza idazkaria ere izan dira bertan.

Patricia Borinagaren esanetan "agenda sozialarekin batera  zerbitzu publikoak mantentzea eta hobetzea: etxebizitzarako eskubide subjetiboa, osasuna, hezkuntza... dira kanpaina honetan PSE-EErentzat garrantzia handiena duten gaiak eta eta ez agenda soberanista".