2016/11/03 19:00 - 20:30
HitzaldiaSoraluzeko guraso ia euskaldunek euskararekin duten harremana aztertu du Arrate Gisasola Izetak Hiznet graduondokorako egindako azterlanean. Azterlana datorren eguenean aurkeztuko du antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Lanak bi alderdi nagusi ditu: batetik, Soraluzeko guraso ia euskaldunen pentsamenduaren azterketa (Soraluzeko hainbat gurasoren hizkuntza-ibilbide eta bizipenak, euskararekiko aurreritziak, jarrerak...) eta, bestetik, aktore aktiboago izateko proposamena. Aurkezpena hizkuntzaren inguruan interesa duten herritarrei zuzendua dago eta amaieran tertuliarako tartea izango da.