“Zergatik Jamil?” Jokin Oregik zuzendutako antzezlana barixakuan antzokian

E. Unamuno 2016ko urriaren 31

Ikusi dutenek loriatu duten antzezlana da, Patxo Telleriak idatzitakoa, Jokin Oregirekin batera zuzendua eta Mikel Martinezek eta Eneko Sagardoyk maisuki interpretatua. Galdu ezin daitekeen antzezlan horietako bat, dudarik barik. 

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen”. Horixe da azaroaren 4an, gaueko 22:15ean antzokian esakainiko duten “Zergatik Jamil?” antzezlanaren sinopsia.