Etxean gozoak egiteko deialdia

E. Unamuno 2016ko azaroaren 7a

Misioetako taldeak dei egin die herritarrei etxean gozoak prestatu ditzaten. Urtero legez, Gaztañerre azoka baliatuko dute etxean egindako gozoak saldu, eta dirua elkartasunezko proiektu batera bideratzeko; aurten, dirua Haitirako izango da. 

Jasotako dirua Haitin osasungintza egitasmo bat finantziatzeko izango da: Jacmel probintziako Laveneau osasun zentroari laguntzeko. Zentru honek elikadura eta eskolaratzeko oinarrizko laguntza esakintzen die ondo elikatu gabeko umeei.

Gozoak entregatu behar dira barixakuan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, abadetxean.