Asteon kenduko dituzte semaforoak

Erredakzioa 2016ko azaroaren 18a

Aldundiko errepideen mantentze-lanetarako sailak esan digunez, ibaialdeko horma konpontzeko lanak gaur bertan amaitzea aurreikusten dute eta, beraz, semaforoak ere gaur kendu asmo dituzte.

Joan zen hilean auto batek ibai aldeko hesia jo zuen, eta, hesiarekin batera, hormako harriak ere mugitu zituen. Harrezkero, kaltea areagotzeko arriskua zela eta, auto guztiak ezkerreko errailetik bideratu dituzte, errepideetako mantentze-lanetakoek horma konpondu bitartean.