Musika eskolakoak kalera atera dira Santa Zezilia eguna ospatzera

G.Azkarate 2016ko azaroaren 23a

Ohiturari jarraituta aurten ere musika eskolakoak kalera atera dira Santa Zezilia eguna ospatzera. Eguraldi txarrarengatik ospakizun ekitaldia plaza zaharreko aterpean egin dute. Musika, kantua eta dantzak izan dira protagonista herriko gaztetxoenen eskutik.