Herriko artisauen azoka domekan

E. Unamuno 2016ko abenduaren 13a

Herriko hainbat artisauren lanak eskuragai izango dira domekan Plaza Berrian egingo den azokan.

Azoka goizeko 11:00etan hasiko da eta 14:30ak bitartean izango da zabalik, eta hainbat artisau produktu jarriko dituzte salgai: narrua, pitxiak, joskintza, serigrafia... Antolatzaileek jakinarazi dute, euria bada, azoka Plaza Zaharreko karpan egingo dela.