Errege Magoak iritsi dira Soraluzera

G.Azkarate 2017ko urtarrilaren 6a

Arratsaldeko 19:00etan iritsi ziren atzo Errege Magoak zaldi gainean Soraluzera laguntzailez inguratuta.  Kabalgata jendetsuak herri guztia zeharkatu zuen eta ondoren eliz atarian gaztetxoenen gutunak jaso eta opariak eta goxokiak banatu zituzten.