Irukurutzeta Eguna domekan

Egoitz Unamuno 2017ko maiatzaren 3a

Iazko Irukurutzeta eguna.

Datorren domekan ospatuko da Irukurutzeta Eguna, eta, urtero moduan, Atxantxaboletako txabolan prestatutako salda eta txorixoa banatuko dituzte osintxuarrek. 

Osintxuarrek eta plazentziatarrek elkarrekin antolatzen duten jaia da Irukurutzetakoa, maiatzaren lehenengo domekan ospatzen dena. Azken urteotan egin izan den moduan, aurten ere, 11:30ak aldera salda eta txorixoa banatuko dituzte hurreratzen diren mendizaleendako.

Eguraldi iragarpenek iragarri dute domekan aterri egingo duela.