Interes handia piztu zuen koloneko minbiziaren gaineko hitzaldiak

Egoitz Unamuno 2017ko maiatzaren 4a

Interes handia piztu zuen, eguaztenean, koloneko minbiziaren inguruan jubilatuen elkartean eskaini zuten solasaldi grastronomikoak. Argazkiak: Jose Luis Perez.

Debabarreneko Minbiziaren aurkako Elkarteak antolatu zuen eguazteneko hitzaldia, Soraluzeko Udalarekin elkarlanean, koloneko minbiziari aurre egiteko kanpainaren barruan.

Osasunaren arloko profesional batek koloneko minbiziari buruzko informazioa eskaini zuen eta, horretaz gain, Oscar Treviño sukaldariak era osasuntsuan jateko errezetak prestatu zituen.