HERRI-GALDEKETA

Herritarrak hasi dira bozka ematen

Egoitz Unamuno 2017ko maiatzaren 7a

Goizeko bederatzietan zabaldu dira bozka-mahaiak Zubi Nagusian eta zabalik izango dira arratsaldeko 20:00ak arte. Dagoeneko herritar ugari hurreratu da bozka ematera. Eguerdiko 13:00etan jakinaraziko dute lehenengo parte hartze datua. 

Plaentxia.eus-ek egun guztian zehar egingo dio jarraipena galdeketari eta azkenengo kontaketaren emaitzak jakinaraziko ditugu 20:30ak aldean.