Udaberriko bertso-jaialdia barixakuan, puntako laukotearekin

Egoitz Unamuno 2017ko maiatzaren 31

Bertso eskolak eta Euskal Jai Batzordeak antolatuta, barixakuan Udaberriko bertso-jaialdia egingo da Antzokian. 

Puntako lau bertsolari izango dira tablatuan: Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabalek jardungo du.

Jaialdia gaueko 22:15ean hasiko da, eta sarrerak ordu erdi lehenago jarriko dituzte salgai, bost euroko prezioan.