Lagun Maiteak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu zapaturako, 50. urteurrena ospatzeko

Erredakzioa 2017ko ekainaren 29a

Lagun Maiteak elkarteko bazkideak XXV. urteurreneko bazkarian (1992an).

Mende erdiko ibilbidea egin du Lagun Maiteak soziedadeak, eta, ospatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu zapatu honetarako. Elkarteko bazkideen argazki eta bazkariarekin batera, umeendako puzgarriak eta txaranga ere ekarriko dituzte.

EGITARAUA

Uztailak 1, zapatua

11.30ean Salda eta txorixoa (Anbulatorioko arkupean).

12:30-14:30 Puzgarriak umeendako (Kiroldegian).

Txaranga, herriko kaleetan zehar.

13:00etan Bazkideen argazkia (Elkarteko atean).

14:30ean Bazkideen bazkaria (Elkartean).

Irailak 23, zapatua

Ardo-dastaketa eta mus-txapelketa irekiak.