Umeak gustura, puzgarrietan

Erredakzioa 2017ko abuztuaren 16a

Jo eta ke, saltoka etengabe ibili dira etxeko txikienak Plaza Berriko puzgarrietan. 

Goizekoak eginda, iluntzean dantzaldia izango da gaur Agirren taldearekin. Eta bihar, berriz, izango dute azkeneko eguna aurtengo Andramari jaiek, honako egitarauarekin:

11:00. Zezenak.

13:00. Kalejira, Larreategi anai-arrebekin.

18:00. Zezena.

19:00. "Baralde" txarangaren kalejira.