Patxada ederrean, badoaz aurrera Andramari jaiak

Erredakzioa 2017ko abuztuaren 16a

Xalbadorren gaineko doinu gozoak baliatuta jarri zuen zein edo zein dantzan eta kantuan Agirren taldeak, eguazten iluntzean Plaza Zaharrean. Platanondoenpean batu dira ikus-entzule gehienak, majo eserita plazara animatzen zirenei eta musikariei begira eta tertulia ederrean.

Badira, baita ere, egunotan jaiek eskaintzen dutenari ahalik eta etekinik onena ateratzen dionik ere, argazkiko kuadrila, adibidez. 

Eta gazteenak, ohi denez, indartsuenak izaki, Agirren taldearen laguntzaile fin ibili dira taula gainean dantzari.

 

Kontuak kontu, soseguz eta patxadaz, badoaz aurrera Andramari jaiak. Bihar, San Roke Txikiko ekitaldiek emango diete amaiera.