Euskal Herri osoko txistularien topaketa zapatuan Arraten

Egoitz Unamuno 2017ko irailaren 25a

Aurreneko batzarra Arraten, 1927an.

Elkarteak 90 urte beteko ditu aurten. 1927an sortu zuten Eibarren, Arrateko santutegian egin zen aurreneko batzarrean. Hil honen 30ean egun osoko festa izango da berriro, urteurrena ospatzeko.

Euskal Herri osoko txistulariek diana joko dute Eibarren, eta batzarra egin ondoren, Arratera igoko dira. Han, bi kontzertu eta erromeria izango dira, eta Elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu txistulariekin bat egin eta jai-giroan murgiltzera.