Kandelen argitasuna, indarkeria matxistaren kontra

Ubane Madera 2017ko urriaren 6a

Azken asteotako indarkeria matxistak eragindako hilketen eta bestelako erasoen kontrako protesta isila egin zuten atzo iluntzean, eguena, Plaza Berrian. Pankarta barik eta kandelatxoak eskuetan egin zuten elkarretaratzea, dagoeneko berbak soberan dituen errealitate ilun hori salatzeko.