Erretiratuak Logroñon, euripean, baina gustura

Ubane Madera 2017ko urriaren 20a

La Graveran hamarretakoa egin, Logroñoko bazterrak ezagutu eta Guardiako La Huerta Vieja jatetxean bazkaldu eta dantzaldia egin ondoren, iluntze parterako bueltatu ziren Soraluzera Errioxara txangoa egin zuten erretiratuak.

Eguraldiak larregi lagundu ez zien arren, txangoari ahalik eta etekinik handiena atera zioten erretiratuek herenegun, eguaztena.

Bereziki, “bapo” bazkaldu zutela azpimarratu zuten, “oso ondo”; eta bazkalosteko dantzaldian ere gogotsu jardun zutela. Bertako ardoak ere probatu zituzten, jakina.

80 urtetik gorakoak

Hori horrela, eta urrirako antolatutako jarduerak eginda, azarokoak prestatzen dihardute orain. Besteak bestek, azaroaren 4an, zapatua, 80 urtetik gorakoen omenaldia egingo dute.