Bizkotxoak, antzerkia eta biolontxeloa Domusantu eguneko Tripafesta berezian

Erredakzioa 2017ko urriaren 31

Azaroaren 1eko Tripafesta berezia antolatu dute Gaztetxean. Arratsaldeko 18:30etik aurrera infusio eta bizkotxo bereziak eskainiko dituzte, antzezlana eta bilontxelo kontzertua goxatzeko. 

Domusantu eguneko arratsaldea osatzeko, Tripafesta berezia antolatu dute Gaztetxean, kultur eta gastronomia eskaintza interesgarriarekin. Arratsaldeko 18:30ean, Chavela Bragas izeneko antzezlana eskainiko dute, eta, ostean, biolontxelo kontzertua: Trigger . Gainera, iragarri dute bizkotxo eta infusio "bereziak" ere eskainiko dituztela.