Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin zuten atzo, barikua

Ubane Madera 2017ko abenduaren 30a

Euskal presoen aldeko abenduko elkarretaratzea.

Hileroko elkarretaratzea egin zuen herritar tarde batek atzo iluntzean, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Hutsik zeuden bi jarlekurekin ekarri zuten gogora Soraluzen bi herritar falta direla. Biharko, domeka, egin dute hurrengo hitzordua: Bilboko manifestaziorako dei egiteko 19:30ean elkartuko dira Plaza Berrian. Mosaiko argitsua egingo dute.