Puzgarriak bihar egun osoan, kiroldegian

Ubane Madera 2018ko urtarrilaren 5a

Guraso elkartearen eskutik, bihar domeka, puzgarriz jantziko dute kiroldegiko kantxa. Goizez 11:00etatik 13:30ak arte, eta arratsaldez 17:00etatik 19:30ak arte. Gainera jan-edateko aukera ere izango da.

Hain justu, Gure Esku Dago ekimeneko kideek goizez txosna ipiniko dute bertan.