Elkarretaratzea egin dute Kataluniako politikarien gartzelaratzea salatzeko

Egoitz Unamuno 2018ko martxoaren 25a

Eguerdiko elkarretaratzea plazan.

Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lemapean hirurogeiren bat herritar elkartu dira gaur eguerdian plazan. Bertan jakin dute Puigdemont atxilotu dutela Alemanian. 

Goizean, elkarretaratzeak egin dituzte herri askotan, Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek egin duten deialdiari erantzunez. "Salatu egin behar dugu Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera, Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa" adierazi dute deitzaileek.