Pentsiodunen protesta zaratatsua

Ubane Madera 2018ko martxoaren 26a

Plaza Berrian hasi eta bukatu dute eguerdiko manifestazioa pentsiodunek eta erretiratuek. Txifloak, zintzarriak, bozinak eta beste eskuetan, euren protesta ozenago partekatu dute. Hurrengo astelehenean ez dute elkarretaratzerik egingo, jai-eguna delako.