Manifestazioa deitu dute biharko, Iruñean

Ubane Madera

Atzo iluntzean Plaza Berrian egindako elkarretaratzea.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioa deitu du biharko, Iruñean. “In”Justizia Jauregiaren paretik irtengo da protesta mobilizazioa, 12:30ean. Iruñeako erasoaren gaineko epaia baztertu eta besteak beste, ohartarazi dute halako erabakiek emakumeen bizitzak eta gorputzak arriskuan jartzen dituztela. 

Dei egin dute, besteak beste, beltzez jantzita eta buruberokiarekin jantzita joateko.