Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute

Ubane Madera 2018ko ekainaren 2a

Herritarrak elkarretaratzean, gaur. Argazkia: Gotzon Elizburu.

Elkarretaratzea egin du iluntzean 100 herritar inguruk, 2 eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak ezarri dizkieten Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi eta haien kontrako zigorrak salatzeko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Oihan Arnanzi eta Iñaki Abadi 13 urteko kartzela zigorra ezarri die; Jokin unamunori eta Adur Ramirez de Aldari, 12 urtekoa; Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari, 9 urtekoa; eta Ainara Urkijori, 2 urtekoa. Guztira, 79 urtera zigortu dituzte.

Terrorismoa egotzi ez dien arren, tabernako liskarra «arrazoi ideologikoengatik» gertatu zela, eta «mehatxuak, desordenak, aginteari erasoa eta lesioak» eragiteagatik zigortu ditu zortzi gazteak.

Altsasukoak aske leloa zuen pankartarekin hori salatu eta gazteei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du 100 herritar inguruk.