Iruñeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Soraluzetik

Egoitz Unamuno

Altsasuko zortzi gazteen auzia dela eta, zapatu arratsaldean Iruñean egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Soraluzetik. Arratsaldeko 15:00etan aterako da Estaziñoko geltokitik. 

Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Golem zinemetatik, Altsasukoak aske Hau ez da justizia lemarekin, eta Askatasunaren plazan amaituko da. Autobuserako izen-ematea Arrano tabernan egin behar da.