'Ukuthula' zuluen otoitza

Ubane Madera 2018ko uztailaren 2a

Ukuthula izena duen zuluen otoitza kantatu zuen Ezoziko Ama Abesbatzak. Aldareko eskaileretatik jaitsi eta elizako jarlekuen bueltan ipinita kantatu zuten otoitza. Ikusleei izugarri gustatu zitzaien; horren adierazle, kantua amaitzean, abesbatzakoek hirutan agurtu behar izan zituzten bertaratutakoak.