San Andresko ferixia
10:00etatik 14:00etara
Auzoko ganadu, hegazti, barazki, ogi, lora, erreminta eta sendabelarren erakusketa. Giroa alaitzem. Mañukorta eta Millan Telleria bertsolariak eta Mendotz eta Argateburu trikitilariak.
Umeendako poniak izango dira eta tailerra ere bai sendabelarren postuan.
12:00ak aldera auzoan hazitako txerrikumeak parrilean erreta dastatzeko aukera. Elkarteko taberna ere zabalik egongo da.
19:00etan Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketako finala.
21:00etan Herri-afaria (txartelak eskuragai elkartean). Ondoren erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdiorekin.