25: Bi orduan agortu ziren tonbolako txartelak

Ubane Madera 2018ko uztailaren 26a

Garbi dago tonbolak oso gustuko ditugula. Horren adibide garbia da Kukumixok atzo ipinitako tonbolako txartel guztiak bi orduan agortu zirela. 1.800 txartel ipini zituzten salgai: 800 oparidunak eta 1.000 opari bakoak. Tableta, asteburu-pasak, jatorduak, urdai-azpikoa… izan ziren opari izarrak, eta zela ez, pozik asko hartu zituzten saridunek. Tonbolaren eta txupinazoaren artean, berriz, eraso matxisten kontrako adierazpena egin zen, argazki eran.