26: Indarrak hartzen laguntzeko mokadutxoa

Ubane Madera 2018ko uztailaren 27a

Goizeko zezenen ondoren almortzuaren arrimura gerturatu ziren makinatxo bat herritar, batzuk indarrak berreskuratzera, beste batzuk hartzera, eguna ondo hasteko. Batzokiaren txanda izan zen atzo; 18 kilo txorizo, bost kilo okela eta 40 litro salda partitu zituzten bertaratu zirenen artean. Tartean Plaza Zaharrean bisitari izan ziren ere Mesedeetako egoiliarrak.