Dantzariak kalez kale

Ubane Madera 2018ko uztailaren 27a

Iluntze partean Urrats Dantza Taldeko kideek egin zuten dantza erakustalditxoa kalez kale. Zubi Nagusian, Errebalen, Santa Ana kalean… jardun zuten, beroari aurre eginez, dantzan nekatu barik. Lagun izan zituzten Soraluzekoekin batera, Arrasateko gaiteroak, besteak beste. Eta jakina, baita Soraluzeko Txistulariak ere.