RKER Elektroxarangak lagunak egin zituen Soraluzen

Ubane Madera 2018ko uztailaren 29a

Martxoso jardun zuen RKER Elektrotxarangak atzo arratsalde-iluntze partean, eta martxa ederrean erantzun zioten ingurura batu zitzaizkion gazte mordoak. Kalez kale, inguruak eta ingurukoak dantza eta kantuan ipini zituzten.