Zezenari ahal den moduan aurre egiten

Ubane Madera 2018ko abuztuaren 20a

Kutxabankeko kutxazainetara sartu-irtenez aparte, Mutrikuko Arno ganadutegiko zezenek eta haiekin jolasean ibili ziren herritarrek eta bisitariek argazki ikusgarriak utzi zituzten San Roke Txiki Egunean. Goiz partean labankadak nagusitu ziren eta kolpe bat baino gehiago hartu zuten zezenek. Hori bai, arratsaldeko aterrunea lagun, zezenek seguruago ibiltzeko aukera izan zuten, eta orduan zezenak izan ziren kolpeak eman zituztenak. 

Horrez aparte, bestelako anekdota batzuk ere utzi zituzten zezenek; esaterako, izan zen zezen bat Plaza Zaharreko jarlekuetako batean trabatu eta irten ezinda geratu zena; jendearen laguntzarekin irten zen hura handik. Eta Plaza Zaharrean harrapaketaren bat zein beste ere egin zituzten.

Zezenen ondoren, berriz, musika izan zen lagun San Roke Txiki Egunean; eguerdian Larreategi Taldearen eskutik. Eta iluntze partean, berriz, Baralde txarangaren eskutik.

Erlazionatuak

Zezenak "dirua ateratzen"

Ubane Madera 2018 abu 18 Soraluze