Pirritx, Porrotx eta Marimototxen mezua soraluzetarrei

Egoitz Unamuno 2018ko irailaren 12a

Pailazoek bideoz grabatutako mezua bidali dute soraluzetarrak Borobilean ikuskizunera gonbidatuz. 

Bizikaleko ordezkariek adierazi dutenez, oraindik badira sarrera batzuk salgai Iratxo Goxodendan eta Mendizabal Okindegian, eta baita, Eibarko Burbujas y mas dendan ere.

Gainera, bihar, emanaldiaren aurretik, takilan bertan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. Sarrera guztiak 5 euroko prezioan daude salgai.  

Erlazionatuak