Audientziak gora %33

Egoitz Unamuno 2019ko urtarrilaren 2a

Azkenengo urtebetean Plaentxia.eus-en audientziak %33 egin du gora. 

Pil-pilean herri komunikabideak urteko jardunaren balorazioa egin du. Interneteko datuei dagokienez, Plaentxia.eus-ek eta Youtubeko kanalak, %30 inguruko hazkundea izan dute bisitetan. Webguneari dagokionez, egunean, bataz beste, 500 bisitako langa gainditu da.

Audientzia datuak

Azken hiru urtoetan, bisita kopuruak gora egin du Plaentxia.eus-en. Abendutik abendura neurtutako bisita kopuruaren datuak dira ondorengoak: 

2016: 116.449 bisita.

2017: 131.002 bisita (%12ko igoera 2016 urtearekiko)

2018: 196.866 bisita. (%33,5eko igoera 2017 urtearekiko).

Aldizkarian interakzioa

Aldizkariaren audientziaren daturik ez dago, baina irakurleen eta herriko eragileen interakzio-maila kontuan hartuta (zorion-agurrak, eskelak, jakinarazpenak…), jarraipenak gora egin dueelakoan daude erredakzio taldeko kideak. Gainera, adierazi dute azaroan hilabetekariari ezarritako diseinu berriak “harrera oso ona” izan duela. 

Horrenbestez, erredakziokoek “oso positibotzat” jo dituzte 2018an Pil-pilean Herri Komunikabideak lortutako emaitzak eta herritarrei eta publizitatea jartzen duten iragarleei “eskerrak” ematearekin batera, 2019an ere "ahalik eta profesionaltasun handienarekin lanean jarraitzeko asmoa" azaldu dute.

Erlazionatuak