Saharako kanpalekuetarako elikagai bilketa

Ubane Madera 2019ko urtarrilaren 25a

Kooperatibako eskailerapean ipiniko dute edukiontzia arratsalderako.

Gaur arratsaldean, barikua, eta bihar goizean, Saharako kanpalekuetara bidaltzeko elikagai eta produktu bilketa egingo dute Soraluzen ere. Lagundu nahi duenak Kooperatiban laga ditzake jakiak eta bestelakoak.

Lekaleak, arroza, elikagaiak kontserban, azukrea, olioa, pasta, konpresak umeendako eta helduendako pixoihalak… halako eta antzeko produktuak batuko dituzte egunotan Euskal Herriko hainbat puntutan Saharako kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko.

Kooperatiban

Soraluzen ere izango da aukera laguntasuna emateko, gaur, barikua, arratsaldez eta bihar, zapatua, goizez laga ahal dira produktuok Kooperatibako sarrerako eskailerapean. Bertan ipiniko dute edukiontzia, produktuak batzeko.