San Blas lehiaketa aurreratu egin dute

Ubane Madera 2019ko urtarrilaren 30a

San Blas lehiaketako iazko irabazleak.

Domekako San Blas lehiaketari ordua aldatu diote: 13:15ean beharrean, 13:00etan hasiko da. San Blasak bedeinkatzeko meza, berriz, 12:15ean hasiko da. Bestalde, astelehenean ospatuko dute San Blas eguna Itxaropena elkartean.

Ordu laurdenez aurreratu dute aurtengo San Blas lehiaketa, beraz, parte hartzeko interesa dutenek 12:45erako eraman beharko dituzte opilak Plaza Berrira.

Erretiratuek astelehenean

Bestalde, Itxaropena elkartean, astelehenean ospatuko dute San Blas eguna. 17:00etan hitzordua egin eta kafesnea eta San Blas opilak banatuko dizkiete bertaratzen direnei.

Erlazionatuak

Badator San Blas lehiaketa

Ubane Madera 2019 urt 23 Soraluze