Ur bedeinkatuaren egarri

Ubane Madera 2019ko otsailaren 4a

Berezia da San Blas opilen bedeinkapena Soraluzen. Horren erakusle Santa Maria parrokia gainezka izan zela atzo, beste urtebetez. San Blas eguneko mezetan ohi denez, bereziki ume mordoa bertaratu zen, familiekin batera, sanblas opilak mahai-zapietan ondo bilduta, ahalik eta gorenen igotzeko asmo sendoarekin, ur bedeinkatuak zipriztindu zitzan.

On Luis apaiza, gainera, eskuzabala izan zen bedeinkapenaren banaketan, eta asko edo gutxi, baina bertaratu ziren gehientsuenengana ailegatu zen horren preziatua duten ur bedeinkatua. Halaxe komentatu zuten gehienek akolitoek lagundutako apaizak isipuarekin pasilloan gora eta behera egin ondoren.

Erlazionatuak

Gora San Blas!

Ubane Madera 2019 ots 03 Soraluze