Eguenean aurkeztuko dute Soraluceren bilakaera teknologikoa azaltzen duen liburua

Erredakzioa 2019ko martxoaren 19a

1962-2012 liburua aurkeztu zutenekoa.

Etorkizunak jatorri bat du liburuan jaso dute Soraluce kooperatibak 1962an sortu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera teknologikoaren berri. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan hasiko da, antzokian. 

Etorkizunak jatorri bat du liburuan, Soralucek 1962an sortu zenetik gaur arte egin duen ibilbide teknikoa eta teknologikoa nolakoa izan den azaldu eta "balioan jarri" nahi izan dute. "Soralucen uste dugu behar-beharrezkoa dela gure iragana ezagutzea, gure oraina kudeatzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko".