Egunotan hasi dira etortzen Patria telesaileko aktore ezagunak Soraluzera, grabazioak egitera. Horietako bat da Jon Olivares osintxuarra. Elgoibarko Taupada Antzerki Taldean ikasitakoa, Joxe Mari ETAkidearen papera irudikatuko du. “Erronka handia” dela dio aitaita Soraluzekoa duen aktoreak Plaentxia.eus atariari eskainitako elkarrizketan.