XXI. mendeko matematikak hizpide

Ubane Madera 2019ko martxoaren 28a

Marcos Marrero aditua.

Gaur, eguena, Marcos Marrero matematikariak XXI. menderako matematikak izenburua duen hitzaldia eskainiko du, 18:00etan, Herri Antzokian. Plaentxi Herri Ikastetxean ere erabiltzen diharduten Cuisenaire erregleten funtzionamendua esplikatuko du, besteak beste.

“Matematika konpetentzia hobetzeko” ikastetxean erabiltzen hasi diren metodologia aldaketari “bultzada emateko asmoz” gonbidatu dute Marcos Marrero aditua Soraluzera. “Familiak eta irakasleak eskutik joan” daitezen gaurko hitzaldira animatu nahi dituzte herritarra ekimenaren antolatzaileek.

Hain justu, Plaentxi Herri Ikastetxeak, Atxolin Guraso Elkarteak, Soraluzeko Udalak eta Hezkuntza Proiektuak antolatuta bertaratuko da Marrero aditua Soraluzera.