Galipoteko igogailua konponduta

Ubane Madera 2019ko maiatzaren 6a

Galipoteko igogailua.

Martxan dago, atzera ere, Galipoteko igogailua. Gaur, astelehena, bukatu dute igogailuaren zirkuitu elektrikoaren konponketa, 1.200 euroko gastuarekin.

Apirilaren 23ko asteaz geroztik ezin izan da erabili Galipot eta Frontoi kalea lotzen dituen igogailua, txizak eraginda, haren zirkuitu elektrikoa hondatuta zegoelako.

Behin baino gehiagotan

Horrek eragozpen handia sortu dizkie zailtasunak dituzten edo umeen karroarekin dabiltzan herritar askori, are gehiago, kontuan hartuta Frontoi kalera joan-etorri handia dagoela, bertan daudelako Haurreskola, Musika Eskola eta Institutua. Gaur, baina, atzera ere martxan da igogailua, Orona enpresak konponketa lanak bukatu ondoren.

Ez da lehen aldia igogailu hori barruan txiza egitearren hondatzen dela.