Odol ateratzeak, gaur iluntzean Itxaropenan

Ubane Madera 2019ko maiatzaren 17a

Gaur, barikua, 18:30etik 20:30ak arte jardungo dute odola ateratzen. Ohi denez, Itxaropena Erretiratu Elkartearen areto nagusian egingo dituzte ateratzeak.

Odol emaile elkarteak dei egin die emaileei, bertaratu eta odola eman dezaten.