LGTBIfobia baztertzeko, plazara

Ubane Madera 2019ko maiatzaren 19a

Hainbat herritar LGTBIFobiaren kontra.

“Izateko, egoteko, desiratzeko, maitatzeko… dauden modu desberdinak” ez diskriminatzeko aldarrikatu zuten barikuan, LGTBIFobiaren nazioarteko egunaren baitan, Plaza Berrian.

Euripean baina ostadarraren kolore aniztasuna lagun zutela babestu zuten 40 bat herritarrek LGTBIFobiaren kontrako eguna, barikuan.

Korner Morea Elkarte Transfeministak deitu zuen elkarretaratzea eta udal ordezkaritza zabalak ere parte hartu zuen bertan, herritarrekin batera.