Ikus-entzunezkoak laguntzen, kanpaina osoan egin duten moduan, kalean ere izan ziren atzo EH Bilduko hautagaiak eta kideak herritarrei euren proposamenak helarazten. Atzokoan Zubi Nagusian eta Txurruken-Errekalde inguruak bisitatu zituzten.
Herrian garbitasun eta txukuntasun beharra dagoela uste du EH Bilduk, eta horretan oinarritu du kanpainarako prestatu duen azken ikus-entzunezkoa. Udalerriko hainbat hondakin-gune, pareta eta beste erakusten ditu azpimarratzeko “premia dagoela txukuntasunean eta garbitasunean pausoak emateko”. Komun publikoen gaia ere mahai-gaineratu du Unai Larreategi alkategaiak.