Gipuzkoako Foru Aldundirako ere EH Bildu aurretik

Ubane Madera 2019ko maiatzaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeetan ere EH Bildu nagusitu da. Eta handitu egin du, gainera, 2015ean eskuratutako datuak. Hori bai, EAJk eta PSE-EEk ere handitu dute boto kopurua; eta bereziki igoera nabarmena izan dute jeltzaleek,2015ean baino 121 boto gehiago eskuratuta.