Herritar batek argazkia bidalita salatu nahi izan du badirela aste batzuk bidegorritik Zeletarako eskaileratan kristalak daudela, batu barik. “Ume asko pasatzen da bertatik egunero eta arriskutsu dago, eta asteak daramatzate jaso barik”, azpimarratu du.