Zein baino zein dotoreago

Ubane Madera 2019ko ekainaren 16a

Plaza Zaharra gainezka zela eta euriari aurre eginez desfilatu zuten zein baino zein dotoreago Bizikaleren moda desfilean herriko modelo txikiek eta handiek atzo, barikua. Fanny Mertzeriako, Kooperatibako eta KLB6-ko jantziak soinean zituztela, estilo handiarekin egin zuten alfonbra gorriak markatutako ibilbidea, ikusleen txalo zaparradak lagunduta. (BIDEOA: Fernan Oregi)